Miñoien Kidegoa - miñoiak
Miñoien Kidegoa
Miñoien Kidegoa
Gernikako Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoak polizia gaietan dituen eskumenak arautzen ditu 17. artikuluan, polizia integral, eraginkor, demokratiko eta zibil bat eratzeko asmoz. Helburu horrekin xedatu zen, hasieran, euskal polizia autonomikoak Arabako eta Bizkaiko miñoiak eta Gipuzkoako mikeleteak izango zirela, eta aurreikusi ziren, halaber, hiru polizia gorputzok bakar batean batzeko edo, bestela, berrantolatzeko aukera, eskuratutako eskumenak egoki betetzeko moduan egon zitezen. Eta betiere ateak itxi gabe hiru diputazioetako segurtasun gorputzek beren horretan irauteko aukerari.
Abenduaren 22ko 344/1992 Dekretuan hala xedaturik, Miñoien Kidegoaren zerbitzua Arabako Lurralde Historikotik Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei eskualdatu zitzaien. Hala, Miñoien Zerbitzua eta haren giza baliabide zein baliabide material guztiak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari atxikita geratu ziren.
Azken buruko helburutzat Ertzaintza polizia gorputz integral bilakatzea izanik eta euskal polizia guztiei estatutu araubide bat bakarra eman nahirik, uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa, onartu zen.
4/1992 Legeak aitortu egiten du “Euskal Herriko polizia erakundearen foru jatorria”. Hortik abiatuta eta “arrazoizkotasunak eta eraginkortasunak eskaturik”, hiru foru poliziak Ertzaintzan txertatzea erabaki zen. Hala ere, lege beraren 24. artikuluaren xedatu zen Ertzaintzaren berariazko zerbitzu bana ezarriko zela lurralde historikoetan, izendapen hauekin: “Arabako Foru Aldundiko Miñoien Sekzioa”, “Bizkaiko Foru Aldundiko Foralen Sekzioa” eta “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mikeleteen Sekzioa”.
Bestalde, legeak ezartzen du kasuan kasuko diputazioari kontsultatu ondoren zehaztuko direla egitura organikoa, lanpostuak eta plantillak. Foru polizien sekzioen zereginak dira, 109. artikuluan araututakoaren arabera, foru erakundeak ordezkatzea, foru agintariak babestea, foru ondarearen ondasunak babestea eta zaintzea, probintziako instalazioen erabiltzaileen segurtasuna bermatzea, polizia zereginak betetzea errepidezko garraioa ikuskatuz eta errepideak berak zainduz eta, azkenik, Ertzaintzako gainerako unitate eta zerbitzuei laguntzea Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ematen dituen arauen arabera.
Egun, arabar guztiei eskainitako zerbitzu publiko bat dugu, integratua, Ertzaintzaren unitate batean kokatua, Miñoien Atala izenarekin. Menpekotasun bikoitza du: funtzionala, aldundiari dagokionez, eta organikoa, Ertzaintzari dagokionez.
ZERBITZUAK HONAKO LAU JARDUERA ARLOTAN GARATZEN DITU: