Armamentua

Armamento de los miñones

Armamentua

Legearen agenteak izanik, foru poliziek armak eraman dituzte aldean beren burua nahiz beste pertsonak erasoetatik defendatzeko, delituak galarazteko edo atxiloketak egiteko. Ez dugu ahaztu behar XX. mendearen aurreko kuadrilleroa, zaintzailea edo miñoia lanbide arriskutsuak zirela, eta inoiz hilgarriak ere bai. Lana are arriskutsuagoa zen krisi militar edo ekonomikoko garaietan, delituak ugariagoak izaten baitziren, eta gogorragoa agintearen aurkako erresistentzia. Horregatik hartzen zen aintzat esperientzia militarra kidegoan sartzeko.

Gaizkileei aurre egiteko foru gorputzek hainbat motatako armak zeuzkaten, zuriak zein suzkoak, normalean Foru Aldundiak jartzen zituenez karga handia izaten zirenak probintziako diru kutxarentzat. Miñoien armak izan dira, besteak beste, karabinak, pistolak, fusilak eta baionetak, eta haien mantentzea agenteen euren erantzukizuna.

Armamento de los miñones
Armamento de los miñones
Armamento de los miñones

ERABILITAKO ARMAK

- Arma zuriak.
- Suzko armak.
- Karabinak.
- Pistolak.
- Eskopetak.
- Fusilak.
- Baionetak.