XX. mendetik gaurdaino

Del siglo XX a la actualidad

XX. mendetik gaurdaino

Gerra Zibila amaitu zenean kukuak ez zuen berdin jo diputazioen polizia gorputz guztientzat. Bizkaiko eta Gipuzkoako mikeleteak deuseztatu egin zituzten 1937ko abuztuan, “Mugimendu Nazionalaren etsaien alde zuzen parte hartzea” leporatuta. Arabak, berriz, Miñoiak gorde zituen, garaileen alde agertzeagatik.

Gauza bera gertatu zen Kontzertu Ekonomikoarekin, eta horri esker hurrengo hamarkadetan zerga politika erakargarria baliatu ahal izan zuen enpresa inbertsioak sustatzeko.

1940an Kidegoaren Araudiak hiru atal bereizi zituen miñoietan. Lehena zerbitzu orokorrez eta diru bilketaz arduratuko zen; bigarrenak errepideen kontserbazioa izango zuen eginkizun nagusi, eta hirugarrenak mendien zaintza. Guztira, 1949an miñoiak berrehunetik gora ziren.

Hurrengo urteetan kidegoaren zereginak gutxi-asko berberak izan baziren ere, 1963an, probintziako arielak desagertzean, itxi ziren lurraldean zehar zerga horien bilketarako zeuden tokiak, eta zerbitzu horretako miñoiak errepideko zaintza eta laguntza lanetara aldatu zituzten, azken kasu horretan Guardia Zibilaren laguntzaile jarduteko.

1974ko berrikuntza baten arabera, Miñoien burutzan Armadatik etorritako buruorde bat egongo zen, aurretiazko lehiaketa bidez aukeratua.

BILAKAERAREN LABURPENA

- 1940an, Kidegoaren Araudiak hiru atal bereizi zituen miñoietan.
- 1949an, miñoiak berrehunetik gora ziren.
- 1963an, itxi egin ziren arielen bilketarako lurraldean zehar zeuden tokiak, eta zerbitzu horretako miñoiak errepideko zaintza eta laguntza lanetara aldatu zituzten.
- 1974an, miñoien burutzan armadatik etorritako buruorde bat egongo zen.
- Egun, Miñoien Kidegoa Ertzaintzako atal bat da.

null