Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

La tercera Guerra Carlista

Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

1872an karlisten partidak altxatu ziren euskal probintzietako hainbat tokitan, eta gehienetan baliabidez urri ibili arren, hilabete gutxi batzuk igarota landa aldea kontrolatzen zuten, eta arriskuan jarrita zeuzkaten hiri liberal nagusiak, hiru probintzietako hiriburuak horien artean.

Orduan ere, 1833an bezala, Miñoiak Foru Aldundiaren alde agertu zen, gidari lanak eginez Gobernuaren tropentzat eta, zenbaitetan, etsaien zutabeen aurkako ekintzetan parte hartuz ere bai. Gerra hasitakoan, landa aldean bizi ziren zenbait miñoiren familiek karlisten presioak jasan behar izan zituztela-eta Diputazioak horrelako eragozpenak arintzeko neurriak eskaini zizkien, kalte-ordainak edo Gasteizen babesa hartzeko baimenak, adibidez.

La tercera Guerra Carlista

Liberalek Zumeltzun garaipena lortuta, 1875eko uztailean, Arabako frontea hautsi egin zen, eta ondorengo asteek gainbehera ekarri zioten karlisten armadari. Esan daiteke gerra ia amaituta zegoela 1876ko otsailerako. Bizkaiko eta Gipuzkoako mikeleten aldean miñoiek oso galera gutxi izan zituzten karlistaldian, beste bi gorputzen kasuan kide gehiago aritu zirelako gerra ekintzetan, eta sarriagotan lehen lerroko indar gisa. Zenbait miñoiri, dena den, kondekorazioak eman zizkieten gerrako zerbitzuengatik.

FORU ALDUNDIAREN ALDE

Miñoiak Foru Aldundiaren alde agertu zen, gidari lanak eginez Gobernuaren tropentzat eta, zenbaitetan, etsaien zutabeen aurkako ekintzetan parte hartuz ere bai.