Herediako fusilamenduak - miñoiak
Herediako fusilamenduak
Herediako fusilamenduak
Lehen Karlistaldiaren hasierako faseetan batez ere, gerra indarkeriaren gorrienera iritsi zen. Bi alderdiek ekintza-erreakzioekintza zurrunbiloan katigatuta bukatu zuten, Independentzia Gerrako izugarrikeriak gogorarazten zituen egoera batean. 1834ko martxoaren 15eko gauean, karlistek Gasteizen sartzeko saioan huts egin ondoren, haietako preso hartutako batzuk fusilatu egin zituzten. Mendekuak 200 bat zaintzaileko zutabe bat jo zuen. Tropa Gamarran kantonatuta zegoen, eta Gasteizko setioaren aurka laguntzera zihoala, karlistek sakabanatu eta haren soldaduak harrapatu zituzten.
Karlisten zigor legea aplikatuta eta Tomas Zumalakarregiren aginduz, martxoaren 17an 118 zaintzaile fusilatu zituzten Herediako kanposantuko hormetan. Alferrik izan ziren karlistetan zebiltzan eta kondenatuak ezagutzen zituzten arabar batzuen protestak. Heredian gertatutakoa gerra hartako beste zentzugabekerietako bat izan zen.
Izugarrikeriak hainbesterainokoak, Miguel Ricardo de Alava diputatu nagusi ohiak, 1835ean berariazko enbaxadore Ingalaterran, esku hartu zuen gaian, eta horrela lortu zen britainiarrak kristinatarren alde paratzea eta nolabaiteko muga jartzea gatazkak gehiegikerietan barna hartutako bideari. Hala, 1835eko Elliot Hitzarmenaren bidez bi alderdiek elkar hartu zuten bereizketarik gabeko exekuzioak galarazteko eta presoen trukea bultzatzeko.
1834ko MARTXOAK 17