Ermandadeak Erdi Aroan

Las hermandades durante la Edad Media

Ermandadeak Erdi Aroan

Ermandadeak Behe Erdi Aroko une zail batean sortu ziren, gatazka soziopolitiko larriek gogor astintzen zutelarik. Jaunek hertsiturik eta bidelapurren arazoak jota, zenbait hirik eta herrik, beren interes ekonomiko komunak ere babestu nahian, bat egin zuten eta ermandadea gobernatuko zuten arauak, "Ordenantzak", eman zituzten.

 

Lehenagotik ere, XIII. mendetik hain zuzen, Arabako hiri batzuk Gaztelako Erresumako ermandadeetako partaide ditugu. Arabako Ermandadea 1457an sortu zen, eta hurrengo urtean bere Ordenantzak aurkeztu zituen. 1463an Ordenantza haiek berrikusi eta egokitu egin ziren, eta prozesuaren emaitza, “Cuaderno de Leyes y Ordenanzas con que se gobierna la M.N. y M.L. Provincia de Álava” izenez adostutako kapitulu edo arau multzo bat, gure probintziaren legeen muina izango zen 400 urte baino gehiago.

Las hermandades durante la Edad Media

Urte haietan, bi erakunde jarri ziren abian, oraindik ere bizirik direnak. Lehenbizi, Batzar Nagusiak, non Arabak ermandadeari atxikitako 53 toki ermandadeetako prokuradoreak edo ordezkariak biltzen baitziren. Bigarrenik, Aldundia, Batzar Nagusiak egiten ez ziren epeetan Arabako arazoak kudeatzeko ardura zuen gobernu organoa. Denborarekin, Arabako Ermandadea, Monarkiak egin izan zituen kontzesioak tarteko, gero eta eskumen handiagoak eskuratuz joan zen legegintzan, administrazioan eta arlo fiskal zein militarrean, baina 1877an, Batzar Nagusia deuseztatu zutenean, azkenduta geratu zen lau mendeko historia tarte hura.

LAU MENDETAKO HISTORIA

- Batzar Nagusiak: prokuradoreak edo Arabako ermandadera atxikitako tokiko 53 ermandadeetako ordezkarian biltzen ziren.
- Foru Aldundia: Batzar Nagusiak biltzen ez ziren bitartean Arabako gaien kudeaketaz arduratzen zen gobernu-organoa.