Arabako armarria - miñoiak
Arabako armarria
Arabako armarria
Arabako armarri heraldikoaren atzean Ermandadeak daude, helburu erkideei eusteko antolatzen ziren udal mailako erakundeen elkarteak, alegia. Probintziako armarriaren lehen aipamenak XV. mendekoak dira, eta irudiari berari dagokionez, Erdi Aroko Zabalate hiriaren zigiluaren forma du, bertako forua arabar guztiena bilakatu baitzen, Arriagan 1332an Gaztelako Koroarekin hala hitzartuta.
Izan ere, Zabalateko gotorlekua, gaur egun aurritan, elementu nabarmen bat da, harrezkero, mendeetan ezer gutxi aldatu zen armarri honetan. Goiburuak (“En aumento de la Justicia contra malhechores”) gogora dakarkigu Arabako Ermandadeak helburu zuela ordena publikoa zaintzea. Arabako banderan eta Lurralde Historikoko eraikin publikoetan ez ezik, probintziako armarria miñoien jantziaren osagai batzuetan ere ikusten dugu, gerrikoan, botoietan edo txapelean, esate baterako.
LELOA