1793, inflexio puntu

Miñones 1793

1793, inflexio puntu

1793an Espainiako Monarkia eta Frantziako Errepublika elkarren aurkako gerrari lotu zitzaizkion. Orduko “Konbentzioaren Gerra” haren ostean etorriko ziren beste gatazka armatuek giza hondamena eta ekonomiaren gainbehera ekarriko zituzten, hurrengo mendean, euskal lurretara. 1793ko gerrak ataka gaiztoenean harrapatu zuen Araba, probintziako ekonomia geraldian zegoelarik.

Krisiaren ondorioetako bat, delituak ugaritu egin ziren, batez ere kontrabandoarekin eta bidelapurretarekin lotutakoak. Gauzak horrela, 1793ko azaroaren 23an Batzar Nagusiak agindu zuen dekretuz “[que] se persiga á los Ladrones, Vagos, Contrabandistas, y Malhechores por todas las Justicias, así Ordinarias, como de Hermandad, y los Ayuntamientos, Concejos y Vecinos por quantos medios dicte la prudencia y exija la necesidad, hasta estinguir ó auyentar este género pernicioso de gente, contraria á la tranquilidad pública”.

Asmo horrekin, Ermandadeko kuadrilleroen konpainia bat eratu zen, 33 kidek osatua eta, beharrezkotzat joz gero, herrietako biztanleen laguntzaz baliatzeko baimendua. Baina kuadrillero talde hura ez zen, haatik, probintzia osoa kontrolatzeko adinakoa, eta, izan ere, 1794ko maiatzean konpainia deuseztaturik geratu zen Arabako herriei zekarkien kostu handiagatik.

1793. URTEA

- Delituak ugaritu egin ziren, batez ere kontrabandoarekin eta bidelapurretarekin lotutakoak.